Segalaritzaren bilakaera 1955etik 2005era gipuzkoanorduko eta gaurko segalariak

  1. ETXEPARE GARIN, XABIER
Zuzendaria:
  1. Julen Idarreta Galárraga Zuzendaria
  2. Luis Mari Zulaika Isasti Zuzendaria

Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 2010(e)ko uztaila-(a)k 09

Epaimahaia:
  1. Félix Etxeberria Balerdi Presidentea
  2. Oidui Usabiaga Arruabarrena Idazkaria
  3. Julián Espartero Casado Kidea
  4. Luis Miguel Lázaro Lorente Kidea
  5. José Devís Devís Kidea

Mota: Tesia

Teseo: 298378 DIALNET lock_openTESEO editor

Laburpena

Lan honetan, duela 50 urteko eta egungo segalarien arteko konparaketa eta azterketa burutzen da, beti ere, beren garaiko testuingurua aintzakotzat hartuta. Bilakaera honetan hainbat ezaugarrik bizi izan duten moldaera aztertzen da: baserri giroaren hiritartze prozesua, apustuek zuten indarra, plazara ateratzeko motibazioa, entrenamenduak Segalariez gain (pertsona gisa), 50 urteotan kirol honetako lehiaketen antolaketaren inguruan izandako gorabeherak eta beren bilakaera ere aztertzen da. Erabilitako metodologia, gehienbat, kualitatiboa izan da. Elkarrizketa sakonen bitartez jaso da informazioa, bai kirolariei zuzendutakoak (bereziki) bai eta entrenatzaile eta epaileei egindakoei esker ere. Dena den, azterketa kuantitatiboz osatu da: kirol federazioko aktak eta garaiko prentsa idatziko dokumentuak aztertuta. Bildutako emaitza andana baztertu gabe, besteak beste, sintesi gisa, baserritar-segalari izatetik kirolari-segalari izaterainoko jauzia eman dela (honek suposatzen duen guztiarekin) ondorioztatu daiteke.